LAUNA-ri buruz gehiago jakiteko

LAUNA familia-enpresa bat da, 2001ean sortua; garai hartan, dozena erdi langile zituen. 

Horixe da LAUNAren bereizgarria: 4 anai elkartu eta aitarekin batera, Gipuzkoako mekanizatuen sektorean, punta-puntako enpresa izatera iristea lortu dute.

Pieza berezien zehaztasunezko mekanizatze-alorrean lidergoa lortuz.

0
FUNDAZIOA

Launa sortzen da, 600m2-ko instalazio batean 6 langilerekin.

0
HAZKUNDEA

Etengabeko hazkundea dela-eta, Launa lekuz aldatzen da, 2000m2-ko instalazio berri batera.

0
FIDANTZAMENDUA

LAUNAk enpresa-irudia berritu du, azken 20 urteotan enpresak izandako bilakaera ezagutzera emateko.

Etorkizun hurbilean

LAUNA enpresak aurrera egiten jarraitzen du, fabrikazio-merkatu nazional eta internazionaletako beharrak betetzen. Hedatzen jarraitzen dugu, gure baliabideak inbertitzen bezeroen beharrei erantzuteko, 40 lagunetik gorako taldearen indarra eta leialtasunarekin.

Know-How / Know-Who

Produktu eta zerbitzuen KALITATE GORENA eskaintzea da gure eginkizuna.

Bikaintasuna bilatzen dugu, eta hura lortzeko behar diren tresnetan inbertitzen dugu.

Hainbat industriatan lan egiten dugu, edozein izanda ere haren konplexutasuna.

LAUNAk posizio bereziki ona du know-how kulturaren alorrean. Gure bezeroen arazoak konpontzeko gaitasuna dugu, urteetan zehar lortutako esperientzia eta ezagutzari esker.

LAUNA duela 20 urte sortu zen, eta haren sortzaile izan ziren lau bazkideek 40 urte luzetan bildutako ezagutza zuten; hala, enpresak oinarri sendoak ditu, eta denbora igaro ahala, hala izaten segitzen du. Etengabeko hobekuntzari esker, gaur egun 10 aldiz handiagoa da, eta 40 langiletik gora ditu.

Gaur egun, LAUNA bazkide baliotsua da; erabat fidagarria, euskal fabrikazio-industriaren barruan, baita maila nazional eta nazioartean ere.

Aurrerapauso bat emateko prest izan gara beti eta horri esker, esperientzia handia lortu dugu “metal gogorrak” mekanizatzean: besteak beste Inconel 718, titanio TA6V, super duplexa eta abar…

LAUNA enpresan fabrikazio-prozesuaren kudeaketa goitik behera administratzen dugu; hornitzaileen datu-base bat dugu, bigarren tratamenduetarako eta materialak erosteko.

Alor aeroespaziala
Energia berriztagarriak
Fluidoen kudeaketa
Petrolioa eta gasaren alorrean
Osagai konplexuen mekanizatua
Balio altuko fundizio- eta forja-piezak

LAUNA prest dago merkatuetan dauden TIER 1 eta OEM hornitzaileei irtenbide aurreratuak eskaintzeko;

  • Petrolioa eta gasaren alorrean
  • Energia 
  • Alor aeroespaziala
  • Osagai konplexuen mekanizatua
  • Balio altuko fundizio- eta forja-piezak.