Kalitatea & Bermea

CMM Kalitate Kontrola

Gure KALITATE kontrolaren erdigunea gure CMM makina da. 

Gela bereizi batean dago, giro kontrolatuan, 20ºC-ko tenperatura konstantean. 

Gaur egun merkatuan dagoen softwarerik modernoena daukagu; horregatik, %100eko konfiantza dugu gure ekoizpenean.

LAUNA CALIDAD CMM

Koordenatu bitarteko neurketa egiteko makina.

Hexagon zubi-makina Renishaw burukoarekin.

Gure oinarrizko lerroa ziurtatzeko, neurketa-ekipo guztiak aldiro kalibratzen ditugu kanpoko baliabideen bitartez.

Berme Ziurtatua

LAUNAk ISO 9001 ziurtagiria du, eta kalitatea kudeatzeko sistema berezia, bezeroak espero duena betetzera zuzendua; sistema horri esker nabarmentzen da LAUNA.

ISO ziurtagiria

Bezeroaren
beharra asetzea

Kalitate-kudeaketari esker, bezeroen eskakizunak behin eta berriz betetzen ditugu. 

Enpresako prozesuen
antolakuntza hobetzea

Gure ekoizpen-jarduerarako behar diren prozesuak estandar batzuen arabera egiten dira optimizazioa ziurtatzeko, eta horri esker, adierazle goiztiarrak ditugu, prozesua kontrolik gabeko egoera batera hurbilduko balitz, garaiz jakiteko.

Kostuak
murriztea

Produktu edo zerbitzu baten kostua hobetu egin daiteke haren kalitatea jaitsi gabe. Prozesua optimizatzea da gakoa, eta kostuak saihestea; hau da, denbora eta baliabideak. Oinarrizko formula horri esker, gure industrian indartsu izaten jarraitzen dugu.

Bexero berriak

kalitate-kudeaketarako sistemaren arauak betetzen ditugu, eta horrek ematen die bermea bezero berri izan litezkeenei. Kanpoko estandar bat betetzen dugula ikusita, gure bezeroek badakite beren produktua administratzeko behar diren prozedura eta prozesu guztiak eskaintzen ditugula. Lehentasun hauxe dugu: bezeroaren kalitate-eskakizunak, epeak eta prezioa beteko dituzten piezak produzitzea.